Izpiak saioak erakundearen esperientziak, jardunbide egokiak eta proiektuak partekatzeko guneak dira. Oraingo honetan, Natalia Paniagua ESIko Pediatriako Larrialdietako medikuak eta Marta Montejo Barakaldo-Sestaoko ESIko pediatrak Bronkiolitisaren Ibilbide Asistentziala egiteko jarraitutako metodologia partekatu dute. Osakidetza osoan ezarri eta eskalatu da ibilbide hori.

Ibilbide hori egiteko funtsezkoa izan da familiak hobekuntza-taldean sartzea, eta ibilbidearen helburu nagusietako bat familiei informazioa eta hezkuntza bateratzea eta sistematizatzea da.

Ibilbidea ezartzeko, ekimena gogorarazteko eta ikusarazteko ekintzak egin dira. Gainera, jardunbide egokiak eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako medikuntza sustatzeko prestakuntza- eta informazio-jarduerak egin dira, hala nola bronkiolitisaren kudeaketari eta ibilbide asistentzialari buruzko funtsezko mezuak dituzten prestakuntza-pilulak aldian behin bidaltzea.

Azkenik, motibazioari eta inplikazioari eusteko, Lehen Mailako Arretako eta Larrialdi Pediatrikoetako profesional guztiek aldian-aldian dituzte ibilbidearen adierazleei lotutako datuak, mailen arteko komunikazioa, konfiantza, integrazioa eta lankidetza sustatuz.