Azaroaren 26an, Erizaintzako Zuzendaritzak antolatutako Ezagutza Zabaltzeko IV. Jardunaldia egin zen. Erizaintzako Zuzendaritzako langileek prestatutako hiru hitzaldiz, 15 ahozko komunikazioz eta 13 posterrez osatuta egon zen.
Jardunaldia Osakidetzako Erizaintzako zuzendariorde eta aholkulari Inmaculada Morok inauguratu zuen, eta honako hauek hartu zuten parte: Bilbao-Basurtuko ESIak, Barakaldo-Sestaoko ESIak, Uribeko ESIak, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak, Gorlizko Ospitaleak, Santa Marina Ospitaleak, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak, Emergentziek eta Zerbitzu Zentralek.
Gure erakundean abian jarritako hainbat jardunbide egokiren ikuspegi orokorra izateko aukera bikaina izan zen.