ESIko Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariordeak IV. BiblioPro jardunaldi zientifikoan parte hartu du. Aurtengo lema «PROen rola osasun-zerbitzuen hornitzaileen ebaluazioan» izan da.

Inés Gallegok ESIaren eraldaketa-estrategia azaldu du, baita balioan oinarritutako medikuntzaren aldeko ESIaren apustua ere. Horri jarraikiz, bada, pazientea da erdigunea eta «orain, gure pazienteengan izaten ari garen inpaktua ezagutu behar dugu, eta haiekin konfirmatu behar dugu espero ziren osasuneko emaitzak lortu direla».

Emaitzak neurtzeko, ICHOM estandarrak erabiltzen ari da erakundea. 2016-2017an hasi ginen estandarrok ezartzen, iktusarekin eta prostatako minbizia lokalizatuarekin. 2018an, bularreko minbiziarekin jarraitu dugu – ALLCAN proiektuaren esparruan–, eta fisura eta ezpain palatinoarekin eta gaixotasun inflamatorio digestibo kronikoarekin.

Helburua da gaixotasun bakoitzari oro har heltzea, eta gaixotasun bakoitzak bere prozesu definitua, espero diren emaitzak eta kostu estimatua izatea, «medikuntza pertsonalizatuago bat eskaintzeko».

Noticia anteriorBioCruces Bizkaia saritu dute Bikaintasunerako Radio Bilbao sarietan
Noticia siguienteBiocruces Bizkaiak 25 herrialdetatik etorritako 150 ikertzaile bildu ditu sendagai pertsonalizatuak gorputzean banatzeko metodoak hobetzeko helburua duen COST DARTER sarearen lehen topaketan