Lehen mailako ekitaldi zientifiko honetan abian diren proiektu garrantzitsuenei buruz eztabaidatuko dute «SLICC» taldeko kideek.

«SLICC» (Systemic Lupus International Collaborating Clinics) lupus eritematoso sistemikoa ikertzen duen nazioarteko ikerketa-talde garrantzitsuenetako bat da.

Talde horretako kide da Guillermo Ruiz-Irastorza doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzuko Gaixotasun Autoimmuneen Unitateko burua, estatu osoko SLICCeko parte-hartzaile bakarra delarik.

Pasa den asteartean bildu dira Biocruces Bizkaia ikerketa-institutuan «SLICC» (Systemic Lupus International Collaborating Clinics) taldeko kideak. Lupus eritematoso sistemikoa ikertzen duen nazioarteko ikerketa-talde garrantzitsuenetako bat da SLICC. Guztira, munduaren luze-zabaleko 30 ikertzaile elkartu dira BioCruces Bizkaian, taldeak sei hilean behin egiten duen bilerarako. Bertan, lupus mota horren inguruko ikerketa-proiektua eta emaitzak aztertuko dituzte.

Lehen mailako ekitaldi zientifiko honetan abian diren proiektu garrantzitsuenei buruz eztabaidatuko dute «SLICC» taldeko kideek, bai eta azken urtean erdietsitako emaitza zientifikoei buruz ere.

Talde horretako kide da Guillermo Ruiz-Irastorza doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzuko Gaixotasun Autoimmuneen Unitateko burua, estatu osoko SLICCeko parte-hartzaile bakarra delarik. Haren parte-hartzeak agerian uzten du zeinen beharrezkoa den konplexutasun handiko gaixotasunen kasuan (lupusa eta beste gaixotasun autoimmune sistemiko batzuk,esaterako), Biocruces Bizkaiko klinikariek jardun asistentziala eta bikaintasuneko taldeetako ikerketa-jarduerak uztartzea.

Lupusari buruzko ikerketa

«SLICC» (Systemic Lupus International Collaborating Clinics) lupus eritematoso sistemikoa (LES) ikertzen duten nazioarteko ikerketa-talde garrantzitsuenetako bat da. Bost kontinenteetako 16 herrialdetan dauden 43 unibertsitate-ospitaletako 54 kidek osatzen dute taldea (Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Argentina, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Danimarka, Suedia, Islandia, Suitza, Espainia, Turkia, Hego Korea, Singapur eta Australia).

Munduko aurrera begirako behaketa-kohorte handiena du, jarraipen aktiboan dauden 1.800dik gora pazienterekin. Talde horren ekarpen zientifikoen artean nabarmentzekoak dira kalte itzulezinaren indizea eta lupus eritematoso sistemikoa sailkatzeko irizpideak definitu izana. Biek taldearen izena daramate.

Noticia anteriorBiocruces Bizkaiak, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan parte hartzen du
Noticia siguientePertsonalizazioa osasun-alorrera iritsi da