OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Genero-ikuspegia eta berdintasun-printzipioa txertatzen EEG ESIan

17Osakidetzak 2021eko apirilean onartu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Plana (2021-2024). Plan horren bidez, berdintasun-printzipioa eta genero-ikuspegia txertatu nahi dira bai Osakidetzan bai herritarrei zuzendutako jarduketetan. Horretarako, hiru dimentsiotan egituratu da plana: 1) Enpresa. Osakidetzako profesionalak; 2) Berrikuntza eta ikerketa; eta 3) Euskal Gizartea. Pazienteak, erabiltzaileak eta arreta sanitarioa. Horiek, aldi berean, 20 ardatzetan egituratzen dira, eta zerbitzu-erakunde guztiak inplikatzen dituzten 100 ekintza biltzen dituzte.

Berdintasunerako Planaren esparruan gauzatu beharreko ekintzen programazioa urteko programa operatibo batean jasoko da, eta, bertan, urte horretarako konprometitutako jarduketak bilduko dira.

Hona hemen planaren zenbait helburu:

  1. 2021aren amaieran, Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokolo berria jarri zen martxan, eta Aholkularitza Konfidentzialean edo Ikerketa Korporatiboko Batzordean (asesoriaconfidencial.osieec@osakidetza.eus) jasotzen diren kexa edo salaketetatik abiatuta aktibatuko da.
  2. 2019az geroztik, Genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida daukagu. Gidaliburu horrek jarraibideak ematen dizkie osasun-arloko langile guztiei prebentzioaren, detekzio goiztiarraren eta esku-hartzearen eremuan.

Plan hau kudeatzeko, gobernantza-organoak eta figurak osatu dira Osakidetzan –bai zerbitzu-erakundeetan bai batzorde korporatiboetan–, planean konprometitutako urteko jarduketen jarraipena egiteko. Hauek dira zerbitzu-erakunde bakoitzean eratutako organoak eta figurak: Berdintasun-batzordea, berdintasuneko erreferenteak eta Aholkularitza konfidentzialak

 

Berdintasun-batzordea

EEGko ESIaren Berdintasun Batzordearen lehen bilera azaroaren 10ean egin zen. Batzorde hori 13 pertsonak osatzen dute: presidentea (Giza Baliabideen zuzendaria), idazkaria (Giza Baliabideen Zuzendaritzako teknikaria), asistentzia-arloko hiru kide (medikua, erizaina eta integrazioa), berdintasuneko erreferente bat, POUko kide bat eta mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuetako sei kide.

Lehenengo bileran, besteak beste, ESIko Batzordearen eta berdintasun-organo eta -figuren eraketari buruzko informazioa eman zen eta eman den prestakuntzari buruzko datuak helarazi zitzaizkien Berdintasun Batzordeko kideei eta ESIko langile guztiei.

Batzordearen egitekoen artean honako hauek daude: Urteko Programa Operatiboa ESIan hedatzea sustatzea, Plana garatzeko baliabideak antolatzea bultzatzea, eta Plana erakundean hedatzeko prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Urtea amaitu aurretik, honako ekintza hauek egin dira:

Berdintasuneko erreferenteak

Gure ESIan, berdintasuneko bi erreferente izendatu dira abuztuan (bata ospitale-eremukoa, eta bestea Lehen Mailako Arretakoa); Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko liburutegian dute kontsultarako lekua.

Bere eginkizunen artean honako hauek daude: plana gure ESIan ezartzeko prozesua koordinatzea eta haren hedapenean parte hartzea, eta Berdintasun Batzorde Teknikoko kide gisa parte hartzea (gure ESIan Planaren jarraipen-txostenak aurkeztuta, etab.).

Aholkularitza konfidentzialak

Berdintasuneko erreferenteek eta POUko langileek osatuak17: Ikerketa Korporatiboko Batzordearekin lankidetzan arituko dira sexu-jazarpenagatik edo sexuan oinarritutako jazarpenagatik aurkeztutako kexa eta salaketa guztien erregistroan eta egindako prozedura informal eta formaletan, eta hartutako neurrien jarraipena egingo dute.

Exit mobile version