«Berritzea: gure erronka» lemapean, Bilboko Euskalduna Jauregian Espainiako Paraplegia Elkartearen (SEP) urteroko jardunaldi zientifikoak, aurten XXXIII.ak, egin dira eta Bizkarrezur-muineko Lesioetan Espezializatutako Erizainen Elkartearen (ASELME) XXII. Sinposioa, Ospitaleko Bizkarrezur-muineko Lesionatuen Unitateak antolatuta. Bizkarrezur-muineko lesioak tratatzen erreferentziakoak diren hainbat unitatetako 200 profesional inguruk parte hartu dute jardunaldi horietan. Jardunaldien programa zientifikoaren barruan, bost ponentzia, 41 komunikazio eta 58 kartel zientifiko aurkeztu dira.

Ildo horretan, jardunaldiekin batera hiru sinposio egin direla nabarmendu behar da. Sinposioetan hiru doktorek parte hartu dute: M. Spinelli doktoreak (Milango Niguarda Ospitaleko Unitá Spinal Unipolareko zuzendaria, maskuri neurogenoaz hitz egin du), P. Cristensen doktoreak (Danimarkako Aarhus Unibertsitatekoa, heste neurogenoa izan du mintzagai), eta azkenik, Nora Cívicos doktoreak (Ospitaleko Bizkarrezur-muineko Lesionatuen Unitateko kidea, bizkarrezur-muineko lesio moderatua duten pazienteen tratamenduan 2.0 Osasuna aplikatzeari buruz hitz egin du).

Gainera, jardunaldiak bizkarrezur-muineko lesioak dituztenekin egiten ari diren entsegu kliniko bateko lehen emaitzak aurkezteko baliatu dira, Vaquero doktorearen eskutik aurkeztu ere –Madrilgo Puerta del Hierro ospitaleko neurokirurgialaria–. Era berean, ESIko Berrikuntza Unitatearen laguntzaz, world cafe bat egin da. Horren bidez, bertaratutako guztiek bizkarrezur-muineko lesioaren arloko profesional guztien gaitasunei buruz eztabaidatu ahal izan dute.

Kartel zientifiko onena eta komunikazio onena

Ospitaleko Bizkarrezur-muineko Lesionatuen Unitateak aktiboki parte hartu du; izan ere, bost ponentzietako hiru garatzeaz arduratu da, Psikiatriako Zerbitzuarekin eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren Integrazio Asistentzial eta Kronikotasun Zerbitzuarekin elkarlanean. Gainera, hiru komunikazio eta hamaika kartel zientifiko aurkeztu ditu.

Nabarmentzekoa da, halaber, bi sari irabazi dituela. Bata, jardunaldietako kartel zientifiko onenari, osasun-karpetako «”Zalantzak nire medikuarekin” eta “pazientearentzako mezuak” funtzionalitateak ebaluatzeko azterketa pilotua» izeneko lanarekin (Mª Luisa Jauregui doktoreak defendatua). Bestea, berriz, sinposioko komunikazio onenari saria, «Presio-ultzerak (PU) prebenitzeko programa baten eraginkortasuna» izeneko lanarekin (Unitateko erizain Verónica Rodríguezek defendatua).

Noticia anteriorIa 9.400 desira 2017rako
Noticia siguienteGordexolan harrapaketak prebenitzeko programa