Osasun Publikoko eta pazientearen Segurtasunerako Programen Koordinazioak, Eroriko Ez eta UPP Adi! lantaldeen lanaren emaitza bezala, bi triptiko argitaratu ditu, ospitaleratutako zein etxeko pazienteen erorikoak prebenitzeko eta presio-ultzerak agertzea saihesteko.

Informazioa emateko bi eskuorri horiek unitate eta zentroetara bidali dira, paziente, senide eta zaintzaileen artean banatzeko.

Alde batetik, erorikoak prebenitzeko informazioa ospitaleratutako pazienteei eta haien senide edo zaintzaileei zuzenduta dago, eta ospitaleko egonaldian ez erortzeko gomendio erabilgarri batzuk ematen zaizkie.

Bestalde, presio-ultzeren prebentzioari buruzko informazioa presio-ultzera bat duten edota halakorik izateko arrisku ertaina edo handia duten ospitaleratutako haur zein helduei zuzenduta dago, bai eta arrisku txikia izanik edo arriskurik izan ez arren erizainaren ustez informazio hori behar dutenei ere.

Era berean, jarraibide horiek erabilgarriak dira ere etxeko paziente heldu kroniko guztientzat eta patologia anitzeko pazienteentzat, baldin eta eskalaren arabera arrisku ertaina edo altua badute edo dagoeneko presio-ultzera bat badute, bai eta arrisku txikia izanik edo arriskurik izan ez arren erizainaren ustez informazio hori behar duten helduentzat ere.

Presio-ultzerak prebentzioa

Eroriak prebentzioa