Goiburu horrekin, ESIak jardunaldi bat egin du gure erakundean erizaintzako ikerketa sustatzeko. Hori horrela, Nursing Research Challenge estrategia aurkeztu da; hots, erakunde sanitarioen barruan erizaintzako ikerketa eta berrikuntza sustatzearen aldeko apustu argia egiten duen kudeaketa-berrikuntzako proiektu bat. Programa horren buru Verónica Tíscar doktorea da, Bilbo-Basurtuko ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako koordinatzailea Biocruces Bizkaia OIIn, eta Osakidetzako Erizaintzako Zuzendariordetzak bermatzen du.

Euskadin erizaintzako ikerketan aurrera egiten lagun dezaketen hobekuntza-arloak eta proposamenak planteatzen ditu Nursing Research Challengek, zenbait arloren ezagutzan oinarrituta (asistentziala, kudeaketa, akademikoa, osasun-ikerketako institutuak). Gure testuinguruan, 11 osasun-erakunde atxiki zaizkio programari: Arabako ESIa, Barakaldo-Sestaoko ESIa, Bilbo-Basurtuko ESIa, Debabarreneko ESIa, Donostialdeko ESIa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa, Goierri-Urola Garaiko ESIa, Uribeko ESIa, Gorlizko Ospitalea, Santa Marina Ospitalea eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

Jardunaldia Mª Luz Marqués ESIko zuzendari gerenteak, Pilar Sánchez Erizaintzako zuzendariak, Mar Mendibe Biocruces Bizkaiako zuzendari zientifikoak eta Verónica Ciscar berak inauguratu dute. Adelaida Zabalegui erizaina eta Clinic Ospitaleko Erizaintzako ikerketa-arduraduna izan da gonbidatua. Berak gidatu zuen Espainian OMEk bultzatutako NURSING NOW kanpaina.

Noticia anteriorGurutzetako Unibertsitate Ospitalea, espezialistak prestatzeko zentro bikaina
Noticia siguienteNow is Africa ikasgelaren inaugurazioan gaur egun Biocruces Bizkaian dauden bi emakumezko ikertzaile afrikarrek parte hartu dute