ESIaren III. berrikuntza jardunaldia abagune paregabea izan da erakundean lantzen ari diren zenbait proiekturen berri emateko. ESIko zuzendari gerenteak hasierako agurra egin eta gero, Osasun Saileko Ikerkuntza eta Berrikuntzako zuzendariak osasun-sisteman sortutako berrikuntza eta hiru proiektu jakin izan du mintzagai: Baliosasun, Innosasun eta Berrikuntzaren Erosketa Publikoa. Amaitzeko, datorren urterako erronka aurkeztu du, hau da, berrikuntza kudeatzeko eredu korporatiboa osasun-sisteman inplementatzea.
Ondoren, Inés Gallego ESIko Berrikuntzako zuzendariordeak erakundea eraldatzeko garapen bidean dauden aurrerapenez hitz egin digu. Ildo horretan, nabarmendu egin du erakundeko berrikuntza sistematizatzeak hainbat proiektu abiaraztea ekarri duela, hala nola, LEAN Health ospitalizazio, larrialdi eta ingresuan; erabiltzailearen esperientzia altan, ospitalean zein larrialdietan; 3D inprimatzea, edo osasun-emaitzak ICHOM proiektuarekin.
Gainera, lau mahai-inguru antolatu dira gai eta esperientzia ezberdinak partekatzeko: Balioan oinarritutako Medikuntza, Mugikortasun-konponbideak ESIan, 3D inprimatzea eta Europako berrikuntza-proiektuak ESIan (H2020)