2021eko azken hiruhilekoan, «Osakidetzan medikamentu arriskutsuak segurtasunez identifikatu eta kudeatzea» ikastaroaren lehen edizioa jarri zen abian. Prestakuntza horren helburua da medikamentu arriskutsuekin kontaktuan dauden edo egon daitezkeen profesionalei horiek identifikatzeko eta manipulatzeko behar diren ezagutzak ematea, baita hartu beharreko babes-neurriei eta norbera babesteko ekipamenduen erabilerari buruzkoak ere. Horren guztiaren helburu nagusia da horrelako medikamentuen eraginpean egoteak dakartzan arriskuak saihestu edo minimizatzea.
Ikastaroa bi fasetan eskaintzen da, irismena eta prestatu behar den xede-populazioa zein diren. 2021ean, lehen fasean, eskaintza batez ere medikamentu arriskutsuak prestatzen edo ematen diren unitateetan zerbitzua ematen duten profesionalei zuzendu zitzaien. Guztira, gure erakundeko 600 profesionalek baino gehiagok egin dute prestakuntza hori.
Bestalde, 2022an ikastaro honen hainbat edizio egitea aurreikusi da, beren zereginak direla eta, lan-jardueran zehar prozesuko edozein unetan (garraiatzea, biltegiratzea, prestatzea edo ematea) medikamentu arriskutsuak kudeatzearekin zerikusia izan dezaketen gainerako profesionalei ere eskaintzeko.