ESIak, Biocruces Osasun Ikerketako Institutuarekin eta Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialarekin batera, «Ingeniaritzako Proiektuak eta Osasuna» izeneko I. Jardunaldia antolatu du.  Jardunaldiaren aurkezpena Santiago Rabanal ESIko zuzendari gerenteak eta EHUko Biomedikuntzako Ingeniaritzako Ikasgelako zuzendariak egin dute, eta bertan «Ingeniarien murgiltze-programan» parte hartu duten ingeniariek egindako proiektu batzuk aurkeztu dira: Posizio-aldaketak, belauna posizio egokian jartzeko gailu bat, begien mugimenduari buruzko sistema, gurpil-aulkia, zutitzen laguntzeko bipedestadorea, pletismografoa

Ospitalean ingeniarien murgiltze-programa egiten den hirugarren urtea da hau. Horri esker, Bilboko EHUko Ingeniaritza Tekniko Industrialeko azken urteko ikasleak ospitaleko bizitzan murgiltzen dira bi astez. Horrela, bi helburu lortu nahi dira: alde batetik, gradu-amaierako proiektua egiteko benetako behar bat hautatzen lagundu nahi zaie ikasleei eta, bestetik, berrikuntza-aukerak bilatzen duen eragile bat txertatu nahi da ospitaleko egunerokotasunean.