EEC ESIko osasun-zentroetan informazioa, tratua, erosotasuna eta laguntzaren antolamendua hobetzeko humanizazio-plan bat egiteko proiektuarekin bat, Mamariga osasun-zentroko Pediatria Eremua berritu da. Altzariak, kartelak eta dekorazioa aldatu dira, baita obrak egin ere.

Guztira, 5 pediatria-kontsulta eta itxarote-gela berritu dira:

Kontsultetan, argitasun eta erosotasun handiagoko espazioak sortu dira eta, horretarako, paretak margo ekologikoarekin margotu dira, barne-ateak margotu dira eta zoru binilikoak ordeztu dira.

Pediatriako itxarote-gelan, haurrentzako egokiagoa den espazio bat sortu da; hain zuzen ere, txorien lorategi bat irudikatu da, zutabeetan zuhaitz batzuk jarriz eta paretetan loreak eta txoriak margotuz. Gainera, tabike bat jarri da eta berogailuak instalatu dira itxarote-gelan, berau berotzeko.

Kartelak aldatu dira, EEC ESIren pediatria-eremuetan jartzen ari diren kartel-eredu berrira egokitzeko, kartel atseginen proiektuari jarraikiz.

Espazioak atseginagoak eta funtzionalagoak izan daitezen, altzariak ordeztu dira, eta osagarri berriak jarri dira. Hartara, materialak ondo antolatu ahal izateko.

Azkenik, dekoratzeko objektuak jarri dira, kontsultek itxura atseginagoa izan dezaten (landare artifizialak, koloretako esekitokiak, dekoratzeko koadroak, gauzak gordetzeko kutxak, eta abar).

Noticia anteriorTrapagarango Zugan Pentsatuz jarduera fisikoa preskribatzeko programaren beste edizio bat
Noticia siguienteOspitaleak Gabonei ematen die hasiera Gabonetako Zuhaitza Piztuz