Joan den azaroaren 5ean, Portugaleko zenbait osasun-profesional izan genituen gurean. Hain zuzen ere, fakultatibo, erizain eta kudeatzaile bana, denak ere herrialde horretako ospitale-zentro handienekoak (Santa Marina Ospitalea – Lisboa Iparraldeko Unibertsitate Ospitalea, EPE). Bertatik bertara ikusi zuen EEG ESIren Etxez Etxeko Ospitaleratze Zerbitzuaren lana. Jarduera asistentziala, antolamendu- eta kudeaketa-eredua eta kalitate-politika ezagutzeko aukera izan zuten.
Ez da Portugaleko profesionalek bisitatzen gaituzten lehen aldia. Portugaleko Osasun Ministerioak asistentzia-eredu honen aldeko apustu argia egin du, eta lurralde osoan ezarri nahi du. Horretarako, gure ospitalearen eredu finkatua hartu du erreferentzia nagusi, beste batzuen artean.