Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Athletic Fundazioak korridoreko futbolaren beste edizio bat egin dute, Haurtzaroaren Mundu Eguna dela-eta. Ekimena 2019an eta 2024an ere egin zen, eta helburua da ospitaleratuta dauden haurrei dibertsioz eta kirolez jositako eguna eskaintzea ospitale-inguruan.
Guztira 10 urtetik beherako hogei bat haurrek haurtu dute parte, osasun-langileekin eta Athletic Clubeko bi erreferenterekin batera, Jaureguizar, Ohian Sancet, Nico Serrano, Adriana Nanclares eta Irene Oguizarekin, hain zuzen ere, zeinek paseak eta golak partekatu baitituzte paziente txikiekin. Jokalarien bertaratzeak ahaztezin bihurtu du jarduera, bai familientzat, bai ospitaleko langileentzat.
Hala, jardunaldiak sendotu du ospitaleak eta Athletic Fundazioak haurtzaroarekin, osasunarekin nahiz kirolaren balioekin —ongizaterako eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa— duten konpromisoa.



