Ekitaldi hunkigarria izan da, eta aurkezpen lanetan zuzendaritza aritu da. Gure zentroan lan egin duten eta etapa berri bat hasten duten profesional guztiak omendu nahi izan dira.

Horretarako, Mozart abesbatzek (Bilboko operako abesbatzako kideak,OLBEko opera-denboraldikoa), kontzertu txiki bat eman dute; sei kantu abestu dituzte: Bachen Cantata 147, Sorozábalen Maite, Vivaldiren Gloria, Haendelen Joy to the World, J. Pierponten Eguberrion!, Pucciniren O sole vita eternita eta amaieran, ‘Agur jaunak’. Kantu horrekin amaitu da ekitaldia.