Egun batean hausnartzen jarri nintzen: zer-nolako arreta ematen diegu gure osasun-zentroetara etortzen diren emakumeei?

Eta hausnartzearekin batera, ikertu egin nuen. Eta alderantziz. Liburuek, dokumentuek, artikuluek eta are graduondoko amaierako lan batek ere ondorio bat egituratu zuten; hots, funtsezkoa zirudiela medikuntzaren filosofia, modus operandia aldatzea, emakumeei zuzendutako arreta justuago bat eta kalitate handiagoko bat lortzeko.

Harritu egin nintzen jakin nuenean zientziak nagusiki gizonekin egindako ikerketetan oinarritzen dituela ezagutzak eta emaitzak emakumeetara eramaten dituela automatikoki.

Ez zuen ematen ezberdintasun biologikoak aintzat hartzen zituenik, ezta bizi-esperientziak, bizi-baldintzak edo gaixotzearen narrazioak ere.

Ez zirudien interesik zegoenik maiz familia barruko zaintzaile gisa jokatzen duten rolak beren bizitzan duen esanahia aitortzean.

Azken finean, medikuntzak datu-multzo (seinaleak eta/edo sintomak) bihurtzen zituen emakumeak eta, despolitizatuta, eragiketa aritmetiko batean bezala, haien ondoez guztia diagnostiko batean sintetizatzen zen. Emozioak, batzuetan, osasun mentaleko arazo bihurtzen ziren. Edo «antsitatearekin egoteari» uzten zioten, «antsietate handikoak» izatera igarotzeko.
Ezagutzaren (edo desezagutzaren) igarotze horretan, tratamendu bat ezartzen genuen, ia beti farmakologikoa, oso maiz antsiolitikoetan eta/edo antidepresiboetan oinarrituta, biomedikuntzaren irizpenei jarraikiz.

Agian, garrantzia kentzen genion entzuteari, komunikatzeari edo harreman kliniko on bati. Eta, agian, ahaztu egiten genituen egiteko beste modu batzuk; tartean, neurozientzien pedagogiak minean jokatzen duen rola deskubritzeko aukera ematea edo komunitate-baliabideak sustatzea.

Ana Dosío Revengaren lankidetza Genero eta Osasun Lantaldearentzat

ANA DOSÍO REVENGA

Barrualde-Galdakaoko ESIko Galdakaoko osasun-zentroko familia-medikua
Etika Soziosanitarioko unibertsitate-espezialista (UPV/EHU)
Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Asistentziaren Etikako Komitea