Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak berriz ere kokatu du Bizkaia Estatuko elite sanitarioan; izan ere, 2025eko Merco Salud rankinean Espainian Barne Medikuntzaren alorrean ospe onena duen profesional izendatu dute Guillermo Ruiz Irastorza, Gaixotasun Autoimmuneen unitateburu eta patologia autoimmune sistemikoetan erreferente den Estatuko zentroko (CSUR) koordinatzaile dena.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitoreak (Merco) egin du azterketa independentea eta KPMGk ikuskatu du; hala, horren bidez alderdi hauexek aztertzen dira: espezialisten ibilbidea, esperientzia klinikoa, irakaskuntza eta ikerketa. Osakidetzako mediku bat zerrendako posturik gorenean egoteak berresten du euskal osasunak duen indarra, bai eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea polo sanitario handietatik kanpo dagoen erreferentziazko zentro gisa sendotu ere.

Berak gidatzen duen unitateak CSUR akreditazioa dauka, eta bertan 3.500 paziente baino gehiago artatzen dira; akats bategatik immunitate-sistemak ehun eta organo osasuntsuei erasotzen dien gaixotasunak tratatzen dira, eta ohikoenetako bat lupusa da. Osasun-arreta pertsonalizatua emateko eredua eta ikerketa-jarduera sendoa giltzarri izan dira hizpide dugun aintzatespena lortzeko.

Noticia anteriorMegaparkek ilusioz bete du berriz ere ospitalea, jostailuen dohaintza tradizionala eginez
Noticia siguienteSurne Bilbao taldeak ospitaleratuta dauden haurrak bisitatu ditu