Azaroaren 25ean, Gordexolako Ibarra aretoak “Osasuna guztiontzat” programaren beste saio bat hartu zuen, alkoholismoari eta lehen pertsonan bizitako esperientziei buruzkoa. Guztira 30 herritarrek baino gehiagok hartu zuten parte mahai-inguruan, eta bertan egon ziren ere Alkoholiko Anonimoak elkarteko kideak nahiz Al-Anon elkarteko senideak.

Ekitaldiaren hasieran, gogorarazi zen alkoholismoa gaixotasun kronikoa dela eta eragina duela bai kontsumitzen duen pertsonaren osasun fisikoan nahiz mentalean, bai bere familia-inguruan; hala, gatazkak, tentsioak eta inpaktu emozional izugarria sortzen ditu. Horrez gain, nabarmendu zen gehiegizko alkohol-kontsumoaren eta genero-indarkeriaren arriskuaren arteko lotura, bereziki hain esanguratsua zen egun horretan, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna baitzen. Halaber, alkoholismo-arazoak dituzten emakumeen estigma soziala jorratu zen, laguntza bilatzea zailtzen duelako eta zaurgarritasuna areagotzen duelako.

Tabuak hausteko eta gure gizartean oso presente dagoen arazo baten inguruan hausnartzeko espazioa eskaini zen saioan, eta testigantza ausartak ere eman zituzten, zeinen bidez erakutsi baitzuten elkar-babesa eta sare komunitarioak funtsezkoak direla osatzeko.

Noticia anterior“Obstetriziako pil-pileko gaiak – Euskadiko edizioa” jardunaldia egin da Ospitalean
Noticia siguienteOspitaleko Pneumologia Zerbitzuak SEPAR elkartearen Diamante bikaintasun-akreditazioa