ESIa eskaeren kudeatzailea edo gestorea hedatzen hasi da, Erradiologiako hitzorduen, azterketa osagarrien eta arreta espezializatuko aurrez aurreko eta bestelako kontsulten eskaerak kudeatzeko.

Tresna horrek eskaera-zirkuitua osorik kudeatzeko aukera ematen du, hasi Osabide Globalen eskaera kudeaketa klinikotik, eta eOsabideko funtzio administratiboetaraino. Gainera, hitzorduak emateko prozesu osoa automatizatu du. Horri esker, ez da lehen egiten zen hitzorduen transkripziorik egin behar, eta, hala, erroreak minimizatu egiten dira. Halaber, eskaera elektronikoetarako paperezko bolantea desagerraraziko du, eta eskaerak denbora errealean eskatzeko, jarraitzeko eta kontsultatzeko modu azkarra ematen du. Beste era batera esanda, eskaeren trazabilitate osoa bermatzen du.

Tresna berri hau gutxika hedatuko ESI osoan eta Osakidetzako gainerako erakundeetan. Gaur egun, anbulatorioek erabiltzen dute, ondorengo hitzorduak emateko eta, OGP bidez, Lehen Mailako Arretako kontsultetara zabaltzea aurreikusi dute. Azkenik, Lehen Mailako Arretako eskaeretatik arreta espezializatura hedatuko da. Aldi berean, ospitale barneko kudeaketan ezarriko dute.

Noticia anteriorZer den Anafilaxia eta nola jokatu
Noticia siguienteOspitaleak Pediatriako Larrialdiak humanizatu Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean