“Pazienteen hizkuntza-aukera bermatzen” izeneko ikastaroa jarri berri da martxan Ezkerralde eta Enkarterrietako 5 osasun-zentrotan: Kabiezes-Santurtzi, Buenavista-Portugalete, Ortuella, Trapagaran eta Zalla. Eta zabaltzen jarraitzeko asmoa dago.
Ikastaroak 28 ordu inguru ditu, martxotik ekainera, eta astean behingo 2 orduko saiotan banatzen da, betiere, osasun-zentroen beharretara egokiturik.
Joan den abenduan, trebakuntza zentroan bertan jasotzeko aukera eskaini zien Euskara Zerbitzuak, eta erantzuna oso positiboa izan da. Izan ere, lanbide-kategoria guztietako 58 profesional animatu dira parte hartzen; batez beste, 14 lagun zentro bakoitzeko.
Gainera, prestakuntza-jarduera hori pazienteen hizkuntza-aukera erregistratzeko Osakidetzak zabaldutako kanpainari lotu nahi zaio, hain zuzen ere, datozen erronkei behar bezala erantzun ahal izateko.
Horrela, ikastaroen helburuak dira osasun-zentroan arreta euskaraz egitea; profesionalek euren eguneroko jardueretan, hizkuntza zuzen eta argi erabiltzeko gaitasuna edukitzea, lanerako baliagarriak zaizkien tresnak eskuragarri izatea eta, azkenik, hizkuntzak erabiltzeko EEC ESIaren irizpideak ezagutzea.

Irudian Kabiezeseko Osasun Zentroko langileak

Noticia anterior3Dn inprimatzeko lantegia Pediatriako Eskolan
Noticia siguienteMerkataritza osasungarria