OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

«LEGO Serious Play-ren erraztailea» prestakuntza

ESIk erakundeko berrikuntza-erraztaileentzako ikastaro bat antolatu du. Zehazki, dinamika aktiboan eta partizipatiboan oinarritutako aurrez aurreko lantegi bat egin da Lego® Serious Play® metodologiaren bitartez; arazoen gaineko gogoeta, komunikazioa eta ebazpena errazteko teknika bat da metodologia hori, erakundeek eta lantaldeek erabil dezaketena.

Guztira, erakundeko 13 profesionalek esperimentatu eta ikasi dute Lego® Serious Play® metodologia; erakunde, lantalde eta pertsonentzako denbora errealeko estrategia horren oinarrizko aplikazioetan ere trebatu dira, halaber, eta metodologia hori erabiliz lantegiak diseinatu, garatu eta errazteko behar adinako ezagutza bereganatu dute.

Exit mobile version