Ospitaleko Aparatu Digestiboko Zerbitzuak eta Espainiako Gastroenterologia Elkarteak «Endoskopia digestiboko oinarrizko tekniken gaineko prestakuntzako ikastaro teoriko-praktikoa» antolatu dute.

Ikastaroaren helburua izan da endoskopia digestiboko oinarrizko teknikak egiteko ezagutza teoriko eta praktikoak sustatzea Aparatu Digestiboko Zerbitzuko azken urteko egoiliarren artean eta lehen urteko mediku adjuntuen artean.

Euskadiko, Asturiasko, Fuenlabradako, Valentziako eta Palentziako ospitaleetako azken urteko egoiliarrek eta lehen urteko adjuntuek egin dute ikastaroa –guztira, hamasei pertsona izan dira–, eta honako hauek jorratu dituzte: digestio-hodiko estenosiaren, hemorragia digestiboaren eta gorputz arrotzen kudeaketa, ikasitako tekniken berezko konplikazioak ezagutu eta detektatzea, eta estenosia, hemorragia eta gorputz arrotzak kudeatzeko eskura dagoen materiala.