Biocruces Bizkaian osasun- eta mediku-arlorako errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko prestakuntza-ikastaroa egin dute, erakundeak berak eta Medtech ekimenak antolatuta. Teknologia interaktiboetan aditua den CreativiTIC Innova enpresak emandako ikastaroan, ESIko hainbat zerbitzuetako profesionalek hartu dute parte (aurpegi-masaila, kirurgia plastikoa, kirurgia orokorra, kirurgia pediatrikoa eta erradiologia), baita Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko eta Gorlizko Ospitaleko hainbatek ere.

Errealitate birtuala eta errealitate areagotua hedatutako teknologiak dira, eta medikuntzaren arloan inpaktu handia izan dezakete. Izan ere, haien bidez, ebakuntzetako denborak txikitzen dira eta irudi bidezko proba diagnostikoak goitik behera aldatu dira: denbora errealeko informazio ematen dute, informazio klinikorako sarbidea ahalbidetzen dute, ulermena eta ikusmena hobetuz, eta jarduera klinikoak optimizatzen dituzte. Gainera, arriskuak gutxitzeko gaitasuna dute, eta osasun-profesionalentzako aukera berriak ekar ditzakete, baita teknika berriak erabiltzeko aukera ere.

Dena den, medikuez gain, osasun-profesional guztiek eta pazienteek ere erabil ditzakete teknologia hauek.

Noticia anteriorOndorio kaltegarrien prebalentziaren azterlanaren 2018ko emaitzak aurreko urtean baino hobetu egin dira
Noticia siguienteLarrialdietako ebakuntza-gelak 25 urte bete ditu