Urtarrilean eta otsailean, Mamarigako eta Kabiezeseko osasun-zentroetako profesionalek bihotz-biriketako berpizteari eta arnasbidearen buxadurari buruzko ikastaroak egin dituzte, eta Santurtziko eta Kabiezeseko ikastetxeetako 100 irakaslek eta irakasle ez diren langilek baino gehiago parte hartu dute.
Zehazki, Santurtzin, Mamarigako osasun-zentroko Marisa Estefanía doktoreak, Asier Losada eta Irati Asensio BAMEek eta Lucía Codobés BAEEak eman dute prestakuntza, Las Viñas ikastetxeko irakasleei eta jantokiko langileei zuzenduta.
Bestalde, Kabiezeseko osasun-zentroko Carmen Alonso erizainak, Carmen Trinidad doktoreak eta Eider Santamaria eta Ane Ureta BAMEek prestakuntza bera eman dute Kantauri institutuan.