OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Bihotz-biriketako berpizteari eta arnasbideetako buxadurari buruzko prestakuntza Santurtzin eta Kabiezesen

Urtarrilean eta otsailean, Mamarigako eta Kabiezeseko osasun-zentroetako profesionalek bihotz-biriketako berpizteari eta arnasbidearen buxadurari buruzko ikastaroak egin dituzte, eta Santurtziko eta Kabiezeseko ikastetxeetako 100 irakaslek eta irakasle ez diren langilek baino gehiago parte hartu dute.

Zehazki, Santurtzin, Mamarigako osasun-zentroko Marisa Estefanía doktoreak, Asier Losada eta Irati Asensio BAMEek eta Lucía Codobés BAEEak eman dute prestakuntza, Las Viñas ikastetxeko irakasleei eta jantokiko langileei zuzenduta.

Bestalde, Kabiezeseko osasun-zentroko Carmen Alonso erizainak, Carmen Trinidad doktoreak eta Eider Santamaria eta Ane Ureta BAMEek prestakuntza bera eman dute Kantauri institutuan.

Exit mobile version