Aspaldi hasi ginen larrialdi-egoeretarako prestakuntza ematen osasun-zentroetan. Urte hauetan hainbat jarduera egin ditugu: autobabes-planak, prestakuntza teorikoa LMAUetan, simulakroak, praktikak su-itzalgailuekin, etab.
Joan den urtarrilaren 26an, beste urrats bat eman genuen, eta osasun-zentroetako langileek Ispasterreko SuEskolara joan ziren. Bertan, berariazko prestakuntza eman zieten suhiltzaileek su-itzalgailuei, suteetako ur-hargune hornituei eta ebakuazioari buruz, larrialdi-egoeretarako.
Prestakuntza horretan ESIko osasun-zentroetako diziplina anitzeko taldeek parte hartu zuten, eta gogotsu zeuden sute batean zer-nola jarduteari buruz gehiago jakiteko. Egoera horiek ez dira lan-eremuan bakarrik gertatzen. Parte-hartzaileetako baten hitzetan: «Aberasgarria da gure eguneroko lanerako. Zure etxean horrelako egoera bati aurre egin behar badiozu nola jokatu jakiteko balio dezake…».
Prestakuntza horren bidez, honako helburu hauek lortu nahi dira: suari eta haren portaerari buruzko ezagutzak eskuratzea, eraikin bateko itzaltze-mekanismoak trebetasunez eta segurtasunez erabiltzen jakitea, eraikin bat modu seguruan ebakuatzea autobabes-planari jarraituz, eta suteen arloko prebentzio-kultura barneratzea.
Horrelako esperientziak –kategoria eta zentro desberdinetako profesionalek jarduerak partekatzen dituzte– beti dira positiboak. Eta garrantzitsuena da parte-hartzaileak pozik ateratzen direla eta ekimena eskertzen dutela.