Joan Rodés mediku ospetsua urtarrilaren 10ean hil zen Bartzelonan 78 urte zituela.
Rodés doktorea BioGurutzeta Institutuko Kanpo-batzorde Zientifikoko presidentea zen. Aholku-batzorde hori zientzia-ikerketaren arloko zientzialari ospetsuz eta ikerketa biomedikoaren zein osasun-zientzien arloko (oinarrizkoa eta klinikoa) profesionalez osatuta dago.
Doktorea gibeleko gaixotasunetan espezialista zen –askorentzat, munduko hepatologo nabarmenenetako bat– eta Hepatologia Unitatea sortu zuen Clinic Ospitalean 1968an. Ikerketa Sari Nazionala eman zioten 2006an bere ibilbidean egindako lanarengatik. Clinic Ospitaleko zuzendari medikoa eta zuzendari nagusia izan zen, baita Gibelari buruzko Ikerketen Europako elkarteko presidente ere. Ikerketa Biomedikoen August Pi i Sunyer Institutuaren sorrera bultzatu zuen 1990eko hamarkadan eta bertako zuzendaria izan zen 1996an sortu zenetik 2008ra arte.
BioGurutzetako Ikerketa Institutua atsekabetu du heriotzak eta eskertuta dago Rodés doktoreak urte hauetan guztiotan eskainitako babesa dela eta. Haren ondarea betiko gordeko dugu.