2020aren hasieran, Eusko Jaurlaritzak 954/2015 Errege Dekretua garatzea ahalbidetzen duen agindua argitaratu zuen. Errege Dekretu horrek zehazten du erizainek sendagaiak eta produktu sanitarioak indikatu, erabili eta ematea baimendu dezaketela, eta segurtasun juridikoa ematen die beren jarduera profesionalean.

Horretarako, preskripzio-sistema (Presbide) egokitu da, erizainen preskripzioaren agindua sartzeko. Hori egin ondoren, erizaintzako langileak sistema hori erabiltzeko prestatzen hasi dira. Horrela, Osakidetzako Zerbitzu Zentralek prestakuntza bat antolatu dute Kanpoko Kontsultetako, Ospitaleko Larrialdietako, Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko erizaintzako pertsonalarentzat. Matrikulazioa Prestakuntza Eskaintzaren bidez egiten da, Jakinsarean.

Garrantzitsua da nabarmentzea zeinen mugarri historikoa den Erizaintzarako erizainen jardun profesionalean preskribatzeko ahalmena sartzea. Hain zuzen ere, Lehen Mailako Arretako erizainak, emaginak eta estomaterapeutak prestatuta daude jada eta preskribatzen hasi dira.

Zalantzarik gabe, horri guztiari esker, Osakidetzak gaitasun handiagoa izango du egungo gizartearen beharrei erantzuteko; izan ere, gero eta zaharragoa da, gaixotasun kroniko gehiago daude, eta mendekotasun handiagoa.

Erizainek gero eta gaitasun eta ezagutza zientifiko handiagoa lortu dute, eta, beraz, rol aktiboagoa joka dezakete pazienteen beharrei erantzuteko orduan.