STOP Accidentes elkarteak zirkulazioko segurtasunari buruzko argazki-lehiaketaren fruitua erakutsiko du ospitaleko beheko solairuko erdiko gunean (zutabeen gunea), urriaren 15etik 31ra. Erakusketako argazkiek oinezkoen eta txirrindularien arrisku-portaerak islatzen dituzte –hiri-inguruneetan arrisku handiena duten erabiltzaileak dira–.

Helburua da gizarteari zirkulazio-istripuen kausei eta ondorioei buruz hausnartzeko bide ematea. Baita bide-segurtasuneko kultura sustatu eta hedatzea ere, ohitura eta jarrera positiboak eragiteko, eta gizartea arauak errespetatzeko beharraz kontzientziatzea, ezbehar-tasa murrizten laguntzen duelako.

Noticia anteriorLehenengo sorospenei eta bihotz-biriketako berpizteari buruzko tailerrak
Noticia siguienteMinaren tratamenduan erradiofrekuentzia-teknikak erabiltzeari buruzko ikastaroa