Gaur goizean, sormen-tailerra egin dugu bronkiolitis akutuaren aurreko kanpainan atenditutako umeen guraso eta zaintzaileekin, paziente-ibilbidearen metodologia erabiliz (customer journey map ingelesez). «Bronquilitis aguda: Menos es más» kanpainaren helburua gaixotasun horren tratamenduan, beharrezkoak izan gabe, erabiltzen diren ohiko sendagaien kantitatea txikitzea zen.
Mintegiaren xedea kanpainaren balorazioan gurasoen ikuspuntua txertatzea zen, Barakaldo-Sestao eta Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIetan patologia horretarako asistentzia-ibilbidea diseinatzeko.

Tailerrari esker, gurasoek bronkiolitis akutua atenditzeko puntuak balioztatu ahal izan dituzte (Lehen Mailako Arreta, EAG, Pediatriako Larrialdiak), eta hobetzeko proposamenak egin ahal izan dituzte familiei zuzentzen zaien «bronkiolitis akutuari aurre egiteko informazio orria»ri buruz eta arreta-prozesuari buruz.

Noticia anteriorOsakidetzako Pazientearen Segurtasun Estrategiak sei ekintza ildo berri jaso ditu, pertsonentzako arriskuak ahalik eta gehien murrizten jarraitzeko
Noticia siguienteOsasun-zerbitzuen diseinua erabiltzailearen ikuspegitik