Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Erditzeko anestesia epiduralari buruzko informazio-saioa, Online formatuan

16 martxoa @ 10:30 - 12:00

Ospitaleak martxoaren 16an, goizeko 10: 30ean, berriro ekingo dio erditzeko anestesia epiduralari buruzko informazio-saioei, Online formatuan.

Saio horiek mediku anestesiologoek ematen dituzte eta haurdun dauden emakumeei zuzenduta daude (2-3 hiruhilekoan). Analgesia epidurala zertan datzan azaltzen da, noiz ematen den eta zer arrisku eta kontraindikazio egon daitezkeen.

Saioa modu interaktiboan egiten da, parte hartzaileek beren zalantza guztiak galdetzeko eta erditzeari begira erabakiak hartzeko.

Web mintegi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu Zoom bidez (horretarako, aplikazioa deskargatu beharko duzu).

Zure zain gaude!

Zure plaza erreserba dezakezu beheko estekan klikatuz, izena eta helbide elektronikoa adierazita: (70 parte-hartzailerentzako aforo mugatua, inskripzio-ordenaren arabera).

https://osakidetza.zoom.us/webinar/register/WN_rqgrBJcERMKkm8d52-DYuw

Detalles

Fecha:
16 martxoa
Hora:
10:30 - 12:00