OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Ebaluazio neuropsikologikoa Jiménez Díaz Fundazioan

Gaixotasun Neurodegeneratiboen Taldeko bi ikertzaile, María Diez Cirarda eta Marian Acera Gil, Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioan izan dira azterlan baterako ebaluazio neuropsikologikoak egiten paziente boluntarioei. Hau da azterlana: «Prediktore klinikoak identifikatzea, nahasmendu neuropsikologiko eta neuropsikiatrikoak goiz detektatzeko Huntington-en gaixotasunaren eramaile asintomatikoetan eta sintomatikoetan».

Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuan egin da azterlana, eta Gaixotasun Neurodegeneratiboen Taldeko koordinatzailea den Juan Carlos Gómez Esteban doktorea da ikertzaile nagusia.

Haiekin izan da, halaber, Asunción Martínez, Enroll-HD azterlanaren –hori ere gure zentroan egiten ari dira– koordinatzailea.

Exit mobile version