Azterketa honen ikertzaile nagusia Santi Mintegi da, ospitaleko Pediatriako Larrialdietako burua, eta helburutzat du honako hau ezagutzea: gaixorik zegoen edo istripuren bat izandako ume bat zaintzeko edo harentzako laguntza bilatzeko orduan gurasoek egindako ekintzetan edo hartutako erabakietan konfinamenduak zer inpaktu izan zuen.
Proiektua honako unibertsitate hauen arteko lankidetza da: Plymoutheko Unibertsitatea, University College London, Leicesterreko Unibertsitatea, Northamptoneko Unibertsitatea, West of England Academic Health Science Network, Plymouth University Hospitals NHS Trust, Mother’s Instinct Support Group, ASK SNIFF lantaldea eta gurasoen panela, UK Sepsis Trust, Meningitis Now eta Meningitis Research Foundation. Proiektuaren buru Sarah Neill eta Rachel Carter irakasleak daude.
Parte hartu nahi baduzu eta adingabe baten ama edo aita bazara, bete ezazu inkesta hau:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc7YedXpZ49Hl7sP4R5Q9VZYp04JZxwUkADYV4zWYuiF-lUJA/viewform