Beatriz Tijero doktoreak eta Naiara Azcue neuropsikologoak COVID-19 ondorengo disautonomiari buruzko azterlan bat aurkeztu dute. Gaixotasun neurodegeneratiboen taldea ari da proiektua gauzatzen, Juan Carlos Gómez Esteban doktorearen koordinazioarekin, eta EITB Maratoiak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak finantzatuta.

Gaixotasun hori duten pazienteek neke metal eta fisiko handia, zefaleak, insomnioa, giharretako minak eta sintoma gastrointestinalak dituzte, besteak beste.

Ikerketa-proiektu honen helburua da nerbio-sistema autonomoan izandako eragina, zuntz fineko neuropatia eta patologiari lotutako defizit kognitiboak aztertzea. Gainera, zenbait antigorputz detektatzeko analisi baten bitartez, balizko jatorri autoimmunea ikertuko da.

Proiektuaren hasierako fasea baino ez dago martxan, beraz, pazienteak eta kontrolak deitu dituzte parte hartzera.

Noticia anteriorMedikamentu arriskutsuak segurtasunez identifikatu eta kudeatzea
Noticia siguiente12 hilabete, 12 kausa