Aurreko urteotan bezala, maiatzean presioagatiko ultzeren (PU) prebalentzia-azterketa egingo dugu bai eta pazienteak identifikatu ere. Iaz egin zen moduan, aurten ere arreta komunitarioko eta etxeko ospitalizazioko arlora ere zabalduko da azterketa, PUak eta hezetasunarekin lotutako azaleko lesioak aztergai.

Azterketa horri esker, PUen prebalentzia eta denboran izandako joera ezagutu ahal dira, eta oinarrizko tresna izango dugu arazoari aurre egiteko estrategiak diseinatzeko orduan.

Ondorio Kaltegarriei buruzko Prebalentzia Azterketak (EPEA) ospitaleko eta etxeko kronikoen programa barruko pazienteak hartuko ditu bere baitan, lehen mailako arretako herritar guztiak eta ezainketan parte hartzen duten pertsona guztien laguntza eskatuko du, senide eta zaintzaileena barne.

2019ko azterketa maiatzaren 20retik 31ra egingo da.