Azterlan honek zera ikertuko du: Uneko BCG txertoa immunitate-sistema indartzeko eta COVID-19aren síntoma okerrenen contra babesteko gai ote den.
Osasun – alorreko langileak behar dira azterlan honetan parte hartzeko; hots, ospitaleetan, osasun – zentroetan edo beste osasun-erakunde batzuetan lan egiten dutenak, baita praktiketako irakasle ere.
Aurrerapausoak ematen ari dira COVID-19a ezagutzeari eta maneiatzeari dagokionez. Infekzioa prebenitzeko txerto espezifiko bat iritsi bitartean, ikusi da tuberkulosiaren kontrako txertoa, tuberkulosiaren kontrako immunitate espezifiko bat sortzeaz gain, immunitate entrenatu bat sortzeko gai dela, eta arnas infekzio biriko eta bakterianoak ere prebenitzen dituela. Datu batzuen arabera, SARS-CoV-2 birusagatiko infekzioaren intzidentzia eta larritasuna txikiagotu dezake txerto horrek. Txerto horri buruzko azterlan ugari ari dira egiten.
Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuak eta Biocruces Bizkaia zentroak nazioarteko saiakuntza kliniko ausazkotu bat abiarazi dute (txertoa versus plazeboa), hots, BRACE azterlana, osasun-alorreko langileei zuzendua –medikuntzako eta erizaintzako ikasleak barne–, BCG txertoak SARS-CoV-2agatiko infekzioak eragindako gaixotze- eta heriotza-tasetan izan ditzakeen ondorioak baloratze aldera.
Azterlan hau Australian, Herbehereetan, Ingalaterran eta Espainian egiten da. Bill&Melinda Gates Foundation-ek finantzatzen du.
ZALANTZARIK DUZU? GALDETU IEZAGUZU
94 618 2612 – Secretaria.InfecciososCruces@osakidetza.eus