ESIak kanpoko interes-taldeekin antolatu zuen WOKAn 100 partaide inguru izan ziren; pazienteen zein elkarteen, erakunde publikoen edota enpresen ordezkariek eta erakundeko kideek parte hartu zuten, besteak beste. Erakundearen plan estrategikoa interes-taldeei jakinaraztea izan zuen xedetzat topaketak, baita haien beharrak eta itxaropenak ezagutzea eta haien arteko harreman-modua estutzea ere, sinergia hobeak lortzearren.
Jarduera aurkezteko saioan zuzendari kudeatzaileak erakundearen xedea, ikuspegia eta balioak zehaztu zituen, eta, horrez gain, ESIa garatzen ari den hainbat proiektu nabarmendu zituen, hala nola humanizazioari, hizkuntza-normalizazioari, esku-hartze komunitario eta proiektu soziosanitarioei, gizarteratzeari zein ingurumen-inpaktuari buruzko proiektuak.
Geroago, parte-hartzaileak mahai ezberdinetan banatu ziren, honako zortzi gai hauen arabera antolaturik: Berrikuntza, ingurumena, bizi-kalitateko emaitzak, esku-hartze komunitarioa, giza faktorea, soziosanitarioa, gizarteratzea eta hizkuntza-normalizazioa. Mahai bakoitzean, halaber, honako hiru galdera hauek jorratu zituzten nagusiki:
- Zer mailatan eta nola eragiten dizute aurkeztutako proiektu estrategikoek zure iritziz?
- Horiek lortzeko eragin dezakezula uste al duzu? Nola lagun dezakezu zure ustez?
- Beharrak ESIari dagokionez? Zer laguntza eman dezake ESIak?
Topaketa amaituta, WOKAn parte hartu zuten guztien inplikazioa eskertu nahi izan zuen erakundeak. Hauek izan ziren, besteak beste: Pazienteak, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartea, ALCER, EGEF, La Cuadri del Hospi, Esklerosi Anizkoitza (EA) Bizkaia, Ostomizatuen Bizkaiko Elkartea, Diabetikoen Bizkaiko Elkartea, Drager-Veolia, EUREST, Siemens Healthcare, Grifols Movaco, Laboratorios Hartmann, JOHNSON & JOHNSON SA, Novartis, SANOFI, Merck SL, Roche Farme SA, Janssen Cilag, Emakunde, EEE (Energiaren Euskal Erakundea), Gurutze Gorria, OLBE, ASPANOVAS, Pequeño Deseo, Vitalitas Sarriko (Urgatzi taldea), Abantoko, Lanestosako, Turtziozko, Zallako, Galdamesko eta Muskizko udalak, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekintza Saila, BEAZ, Tecnalia EMERGENTES / EMERGING BUSINESSES, Ibermática, Telefónica Health, Innobasque, Sestaoko Berritzegunea, Barakaldoko Berritzegunea , Bizkaiko Farmazialarien Elkargoa, Balmasedako eta Muskizko Ertzaintza, Bizkaiko Aldundiaren Suhiltzaileak, Buenavistako Auzo Elkartea, Santurtziko Auzo Elkartea, Muskizko Marcelo Gangoiti egoitza, Aspaldiko egoitza, Begoñako Andre Mariaren egoitza, EHU, BBK.