Osakidetzaren pazientearen segurtasun-estrategiaren 9. ekintza-ildo korporatiboak kirurgia segurua du hizpide, eta helburua da kirurgiari lotutako kontrako gertaeren maiztasuna murriztea. Horretarako, segurtasuneko erreferentzia-taldeak sortu dira bloke kirurgikoetan. Anestesista eta kirurgialari banak eta erizaintzako pertsonalak osatzen dute. Aldizka biltzen dira taldeok, eta segurtasun-gertakariak analizatzen eta ondorioak zabaltzen dituzte.

Hain zuzen ere, kirurgia seguruaren bigarren bilera egin zen urriaren 2an bloke kirurgikoetako segurtasuneko erreferentzia-taldeekin, eta egindako bidea eta lortutako helburuak ebaluatu ziren, bai eta bloke kirurgiko bakoitzean pazientearen segurtasunaren harira egin diren esperientziak eta ekimenak partekatu ere. Alberto Fernández bizkorketako anestesistak eta Mikel Latorre Kalitatearen Unitateko arduradunak elkarlanean aritu ziren Kirurgiako Zuzendariordetzarekin batera, bilera antolatzeko.

Bereziki nabarmendu zuten bileran segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrenda. Ildo horretatik, Alex Carrasco neurokirurgiako fakultatiboak horri buruzko hitzaldia egin zuen, eta ideia hau transmititu zuen: profesionalen konpromisoa eta erantzukizuna da jarduketa segurua izatea. Gainera, Cristina Uriarte gainbegiraleak eta Idoia Viota erizainak –larrialdietako ebakuntza-gelako segurtasuneko erreferentzia-taldekoak biak– egiteko dagoen lanari buruz hausnartu zuten eta lortutako emaitzak analizatu zituzten. Horrez gain, 2. bloke kirurgikoko (traumatologia) erizainek egindako lana, bloke horretako segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrendaren kalitateari buruzkoa, azaldu zuen Janire Payok.

Bestalde, Cristina Sánchez Kalitatearen Unitateko gainbegiralea eta Isabel Rodríguez ebakuntza-gelako ondokoa segurtasun-errondei buruz mintzatu ziren: egindako ibilbidea eta, zehazkiago, bloke kirurgikoan lortutako emaitzak, indarguneak eta hobetzeko eremuak.

Ana Ezquerro errediodiagnostikoko zerbitzuko fakultatiboak, bere aldetik, PSAJIS tresnarekin izan duen lan-esperientzia partekatu zuen eta, azaldu zuzenez, erradiologiako segurtasun-taldea aldizka biltzen da eta jakinarazpenak analizatzen eta hobetzeko eremuak proposatzen ditu.

Azkenik, Maite Santa Cruz 6. B-ko bloke kirurgikoko gainbegiraleak anatomia patologikoko laginak zaintzearen garrantzia izan zuen hizpide, eta, horrez gain, gertakariak analizatu zituen lantaldearen proposamen onenak aurkeztu zituen.