COVID-19ak erasandako pazienteei arreta emateko prozesuan, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak askotariko material sanitarioa jaso du hainbat enpresaren eta partikularren eskutik, lanean laguntzeko. Dohaintzen bulegoan hartu dira ekarpen horiek guztiak, eta zegokien eran banatu.

Jarduera asistentzialean erabil zitezkeenak banatuta, gainerako dohaintzekin 150 kit sortu dira, eta ESIko profesionalen artean zozketatu, metodo informatiko baten bitartez.

Gaur, ostirala, sarituen artean hautatutako zortzi pertsonari eman zaizkie lehenengoak. Gainerako 140 sariak datozen egunetan jasoko dituzte irabazleek.

Horiek banatuta, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren iritzian, beteta geratu da gizarteak gure erakundeko kideen gainean adierazitako nahia. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa eta pertsona horiei, euren elkartasunarengatik.

Noticia anteriorBadakizu! Jolasaren bidez ikasten COVID-19aren garaietan
Noticia siguienteHaur heroi «maskaradunak» erradioterapian