Maiatzaren hasieran, Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak onetsitako I/II faseko terapia zelularreko saiakuntza kliniko bat jarri du martxan Institutuak, pazienteei COVID-19ak eragindako arnasteko zailtasun akutuaren sindromearen egoera gainditzen laguntzeko, biriketako erasan-maila murrizteko eta COVID-19aren eraginez pneumonia larria duten pazienteen heriotza-tasa txikitzeko.

Histocell bioteknologiako euskal enpresa bat da, terapia zelularrarekin sendagaiak garatzen dituena, ehun adiposotik lortutako zelula ama mesenkimal helduekin. Hasi berri den saiakuntza Histocellen, Biocruces Bizkaiaren eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen arteko lankidetzaren ondorioz sortu zen, eta terapia zelularra erabiltzen du biriketako kalte akutua tratatzeko. Kontuan hartuta koronabirusak birika-ehunean eragin larria duela, tratamendu hori oso baliagarria izan zitekeela pentsatu zen COVID-19ak gaixoei birika-ehunean eragindako kalteak murrizteko.