Joan den hilean, EEG ESI/BCBOIIn berrikuntzaren kulturari buruzko inkesta bat egin zen. Bostongo Babson Collegeko (AEB) Jay Rao eta Joseph Weintraub irakasleek sortu dute inkesta hori eta berrikuntzaren kultura zenbateraino garatu den neurtzea da bere helburua. Horretarako, erakundeetan berrikuntza bultzatzeko beharrezkoak diren hainbat faktorerekin lotutako baieztapenak baliatzen ditu.

Erakundeko 480 pertsonak parte hartu dute inkestan eta, oro har, haien iritziz, 1etik 5erako eskalan, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIk / Biocruces Bizkaia OIIk 2,60ko berrikuntza kozientea du berrikuntzaren kulturan (2016=2,55).

Balorazio onena jaso duten faktoreak honako hauek dira: ekintzailetza, sormena eta segurtasuna –gure iritziak libreki adierazteko aukera gisa ulertuta, baita ezohiko ideien edo eztabaidagarrien kasuan ere–. Balorazio txarrena jaso duten faktoreak, berriz, honako hauek dira:

  • sortutako ideiak gauzatzea (etorkizun handieneko aukerak azkar ezartzeko baliabideak esleitzea)
  • proiektuak (aukera berriak bilatzeko espazio fisiko eta birtualen falta)
  • eta sinpletasuna (berrikuntzaren inguruko ideiak sortu eta helarazteko zirkuitua ezagutzea).

Inkestako emaitzak aztertu ondoren (ikus txostena), berrikuntza-prozesuaren 2021eko kudeaketa-planean unitate/zerbitzuetako berrikuntza-unitatearen funtzionamendua ezagutarazteko lana egingo da. ESIa zer berrikuntza-lerrotan lan egiten ari den azaldu eta ideiak sortzeko eta helarazteko prozesua ezagutaraziko da.

Barneko ekimenen bitartez berrikuntzaren kultura sustatzen jarraitzeko 2021eko Kudeaketa Planaren parte izango den beste proiektuetako bat Izpiak da. Erakundean egin diren hainbat esperientzia/jardunbide egoki ezagutarazteko topaketa digital bat sortzea izango da horren helburua. Ildo horretan, beste erakunde batzuetako esperientzietako ikuspegiarekin, COVID-19aren ondoren geldiarazi behar izan ziren Berripill-ak berreskuratuko dira –inkestan oso baloratuak izan dira–. Horretarako, formatua aldatzeko asmoa dago, aurrez aurre egon gabe egin ahal izan daitezen.

Informazio Gehiago

Noticia anteriorHarrera egin zaie prestakuntza hasi duten egoiliarrei
Noticia siguienteESIak COVID-19a duten pazienteentzako zainketa intentsiboetan gaitzeko Europako prestakuntza-programa batean parte hartuko du