Zainketa aringarriei buruzko topaketa egin da ESIan, «Tresna berriak partekatzen» lelopean. Topaketak Lehen Mailako Arretako hainbat espezialista sanitario bildu ditu, eta zainketa aringarriak behar dituzten pazienteei duela urte batzuk ematen hasi zitzaien arretaren ibilbidea indartzeko balio izan du. Horrez gain, profesionalen esku jarri ahal izan dira maila korporatiboan diseinatutako tresna berriak; besteak beste, identifikazio goiztiarrerako tresnak (EEG ESIk sortuak), profesionalei ziurgabetasun handiko egoerak kudeatzen laguntzeko ohiko galderak (Bilbao-Basurtuko ESIk sortuak) eta gomendio- eta zainketa-orriak profesionalentzat eta senideentzat (Barrualde-Galdakaoko ESIk sortuak).
Tresna horiek guztiak kontsultatu ahal izateko, espazio bat gaitu da ESIaren Intranetean: https://crucesezkerraldea.osakidetza.eus >Osasuna > Prozesu eta ibilbide asistentzialak > Ibilbide asistentzialak > Zainketa aringarriak