ESIko Zuzendaritzak «Value meeting for health and care 2018» topaketaren lehen edizioan parte hartu du. Portugalen izan da topaketa, NOVA | Value Improvement in Health and Care plataforma estrategikoak sustatuta. Ikasitakoak eta esperientziak banatzea sustatu da topaketan, emandako osasun-arreta hobetzeko helburuarekin. VBHC ereduan interesa duten portugaldarrak, bai eta mundu osoko pertsonak ere, biltzea izan da bileraren xedea; hartara, ikaskuntza eta esperientzia partekatuak bultzatzeko, osasunaren balioa eta, batik bat, osasun-arreta hobetzearren. Galdera zehatzei erantzuten saiatu dira topaketan: Nola ezar dezaket VBHC praktikan? Zer zailtasun topa ditzaket? Nola gaindi ditzaket? Zer bide iradokitzen ditu ikerketa zientifikoak?

Ildo horretatik, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko zuzendari kudeatzaile Santiago Rabanalek balioan oinarritutako medikuntza EEC ESIn zer-nola ezarri den azaldu du. Praktikan, pazienteari benetan zer inporta zion ba ote dakigun galdetu behar diogu gure buruari, eta laguntza-jardueran txertatu, osasuneko emaitzak hobetzeko eta neurtzeko. Horretarako, bada, hainbat tresnarekin lanean ari da ESIa. ICHOM metodoa, prostatako minbizia lokalizatuan eta iktusean; All.Can proiektua, bularreko minbizian, eta abar.

Noticia anteriorDieta osasungarria eta intxaurrak haurren obesitatearen aurka egiteko
Noticia siguienteEuskal osasun sistemako 3d inprimaketari buruzko jardunaldi