Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean biziki sentitzen dugu gure ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuko buru den Iñigo Pomposo Gaztelu doktorearen heriotza.

Medikuntza eta Kirurgian doktorea, Neurokirurgian espezialista, Biobizkaiko ikertzailea, EHUko irakasle elkartua eta Gurutzetako Irakaskuntza Unitateko Koordinazio Klinikoko dekanordea izan da, eta bere ibilbide profesionalaren xede izan da pazienteen zerbitzura dagoen bikaintasuneko neurokirurgia garatzea.

Bere gidaritzapean, Neurokirurgia Zerbitzuak berrikuntza sakona bultzatu zuen eta erreferentziazko zentro gisa finkatu zen; izan ere, Erreferentziazko Zentro, Zerbitzu eta Unitate gisa akreditazioak lortu zituen Parkinson-en gaixotasuna tratatzeko garunaren estimulazio sakonerako eta epilepsia errefraktarioa artatzeko.

Garuneko kirurgian, garuneko tumoreetan, neurokirurgia funtzionalean eta jardunbide klinikora bideratutako berrikuntza teknologikoan erreferente da, eta arrasto ahaztezina utzi du gure ospitalean, euskal osasunean eta harekin batera ikasteko eta lan egiteko aukera izan zuten profesionalen belaunaldietan.

Gure doluminik bizienak helarazi nahi dizkiegu bere familia, lagun eta lankideei.

Goian bego.

Noticia anterior200 paziente onkologiko baino gehiagok parte hartu dute Osakidetzaren biriketako minbiziaren terapia berritzaileen 23 saiakuntza klinikotan
Noticia siguienteEmakumeen plazera