Osasunbideko Informazio-sistemen arduradunak , Osasunbideko ingeniari biomedikoak eta Nafarroako Ospitaletegiko Erradiologiako zerbitzuburuak gure Ospitalea bisitatu dute ESIaren eta Biocrucesen berrikuntza arloko aurrerapenak eta esperientziak bertatik bertara ezagutzeko, eta, bereziki, 3D inprimatze-proiektuaren inguruan gehiago jakiteko, Osasunbidean ere antzeko lan-ildoa zabaltzea aztertzen ari baitira.

Horretarako, ESIko zuzendaritzak gure berrikuntza-ereduaren eta 3D imprimatzea ezartzeko estrategiaren berri eman die, hain zuzen ere, Erradiologia, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Traumatologiako Kirurgia eta Bihotzeko Kirurgiako zerbitzuen esperientzien bitartez.

Noticia anteriorREtabet Bilbao Basketek eta Athletic Clubek ospitaleratutako adingabeak bisitatzen dituzte
Noticia siguienteMegapark-ek jostailuen dohaintza Pediatriako Zerbitzuari