Erizaintzako langileak medikazioa prestatzen eta ematen ari diren bitartean etetea saihesteko protokoloa Barne Medikuntzan probatu eta ezarri ondoren, Erizaintzako Zuzendaritzak beste bi arlotara zabaldu du: Kardiologiara eta Digestibora; hain zuzen ere, ospitaleratze osoan hedatuta egongo den jarduera izan dadin.
Zenbait azterlanen arabera, erizain bat farmakoak prestatzen eta ematen ari den bitartean eteteak % 13 areagotzen du hanka sartzeko arriskua. Hori dela eta, arriskuok murrizte aldera, profesionalek «Ez eten! Medikazioa prestatzen eta ematen» dioen txaleko gorri bat daramate soinean medikazioa prestatzeko eremuan, eta kendu egiten dute paziente guztiei medikazioa ematen amaitzen dutenean.
Horren bitartez beste profesionalen, pazienteen eta senideen aurrean ikusarazi nahi da arreta berezia behar duen zereginean ari direla, eta, urgentziarik ezean, ez dela komeni hura etetea.
Neurriok Barne Medikuntzan aplikatzearen ondorioz:
• % 50 gutxiago eten dira erizaintzako langileak.
• % 15 azkarrago eman da medikazioa.
• % 18 areagotu dira behar zuten denboran emandako medikazioak (alegia, atzerapenik ez dela izan medikamentua emateko orduan).



