BioGurutzetak egindako ikerlan batek agerian jarri du pazienteek arritmiak izaten dituztela dardarak eta zurruntasuna agertu baino urteak lehenago. BioGurutzetaren aurkikuntzaren oinarrian honako ebidentzia hau dago: gaixoen % 80k ezin zuten bihotz-maiztasuna handitu. Aurkikuntzak bat egin du denboran gaixotasunaren aurrerapena moteltzeko gai den txertoa agertzearekin; emaitza onak izan ditu animalietan eta boluntario osasuntsuetan. Juan Carlos Gómez eta Beatriz Tijero ikertzaileen arabera, ezin gara mugatu ohiko parametroetara Parkinson-en gaixotasunaren diagnostikoan, ordurako neuronen erdiak galdu direlako. Hala bada, sintomak kontrolatu beharra dago garuneko kalteak hasi aurretik.

Noticia anteriorBioGurutzetak Toulousen egin den Pirinioez gaindiko Refbio II proiektuan hartu du parte 160 ikerlarirekin batera
Noticia siguienteBioGurutzetako Kanpo-batzorde Zientifikoko presidente Joan Rodés doktorea zendu da