BioGurutzetak egindako ikerlan batek agerian jarri du pazienteek arritmiak izaten dituztela dardarak eta zurruntasuna agertu baino urteak lehenago. BioGurutzetaren aurkikuntzaren oinarrian honako ebidentzia hau dago: gaixoen % 80k ezin zuten bihotz-maiztasuna handitu. Aurkikuntzak bat egin du denboran gaixotasunaren aurrerapena moteltzeko gai den txertoa agertzearekin; emaitza onak izan ditu animalietan eta boluntario osasuntsuetan. Juan Carlos Gómez eta Beatriz Tijero ikertzaileen arabera, ezin gara mugatu ohiko parametroetara Parkinson-en gaixotasunaren diagnostikoan, ordurako neuronen erdiak galdu direlako. Hala bada, sintomak kontrolatu beharra dago garuneko kalteak hasi aurretik.