Olentzerok eta Mari Domingik Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea bisitatu dute gaur goizean; Barakaldoko Udalak antolatu du jarduera, ospitaleratutako haurrei garai honetako magia eta ilusioa transmititu nahi izan baitie beste urte batez.
Olentzerok eta Mari Domingik pediatriako solairuak bisitatu dituzte eta pertsonalki agurtu dituzte adingabeak; hala, une alaiak, elkarrizketak, argazkiak eta oparitxoak eskaini dizkiete. Emozioz beteriko eguna izan da. Familiek eta osasun-langileek eskertu dute bi pertsonaiek erakutsitako hurbiltasuna, maitasuna eta sentikortasuna.


