Gurutzetako unibertsitate ospitaleko Ekokardiogramen laborategiak EACVI erakundeak (European Association of Cardiovascular Imaging ingelesez) ematen duen ekokardiografía transtorazikoko, transesofagikoko eta estres-ekokardiografiaren arauaren araberako ziurtagiria berritu du. Ekokardiografietan, Europako kalitate arauen arabera, profesionaltasun eta kalitate maila handiak egiaztatzen dituzten zentroei ematen zaie ziurtagiria. Ziurtagiriak bost urteko baliotasuna dauka eta berritzeko beharrezkoa da ekokardiografistek EACVIk ezartzen dituen banako egiaztagiriak lortzea, eta etengabeko prestakuntzako eta ekoizpen zientifikoko jarduerak egitea.
EACVIk ziurtatutako ekokardiografia-laborategiek kalitate-zigilu bat eskuratzen dute txostenetan jarri ahal izateko, eta herrialdeko eta Europako beste zentro batzuengandik bereizteko. Gainera, laborategien eta dagokien ospitaleen izenak EACVIren webgunean kontsultatu daitekeen zerrenda batean ageri dira:
Webgune horretan Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekokardiografia-laborategiaren izena hautatuz gero, zuzenean gure ospitaleko webgunera eramaten du. Horrek handitu egin du munduan duen ikusgaitasuna, eta aukera eman digu ospe handiko nazioarteko azterketetan parte hartzeko, adibidez, NORRE STUDY delakoan (mundu osoan inpaktu-faktore handia duten aldizkarietan bost aldiz argitaratu dute). (https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/30590562)
Ziurtagiriaren onurak
EACVIk ziurtatutako ekokardiografia-laborategiek honako onura hauek dituzte:
Hezkuntzaren aldeko onurak:
•EACVIren dirulaguntzak jasotzeko lehentasuna.
•EACVIren hezkuntza-proiektu berezietan parte hartzeko lehentasuna (adibidez, e-learning)
•Beken harrera-zentro izateko lehentasuna
•Ikastaro eta bilera hezigarrien hautaketan lehentasuna
Onura zientifikoak:
•EACVIren proiektu zientifiko berezietan parte hartzeko lehentasuna
Ikerketaren aldekoak:
•Ikerkuntza-programen aldeko lehentasun handia
Onura ekonomikoak:
•Eko azpi-azterketadun entseguetarako hautatu gertatzeko lehentasuna
Laborategiak EACVIren arabera ziurtatzeko prozesuaren helburua Europa osoko jardunari eta lantalde guztiei kalitate-arau berberak aplikatzea da. Laborategien kalitate maila orokorra hobetzeko hezkuntzako tresna gisa erabiltzeko ere diseinatu da.
EACVIren laborategiak ziurtatzeko prozesuaren beste helburu bat laborategiei autoebaluazioa egiteko irizpideak ematea da. Ekipoak eta instalazioak erosten edo eguneratzen badituzte, arau horiek betetzeko erabil ditzakete.